Zure hileko tarifa finkoa
Zer da 12 Tanta?
Ordainketa modalitate berri bat da; diru-kopuru bera ordainduko duzu hilero, eta 12 hilabeteren buruan kontuak egingo ditugu. Zure fakturazioaren historikoaren arabera, hileroko kuota bat proposatuko dizugu, eta urtean behin erregularizatu egingo dugu.
12 Tanta sistemak ez ditu zure kontratuaren baldintzak aldatzen. Zure kontsumoari eta gastu errealari buruzko informazioa bidaliko dizugu zure fakturetan, orain arte bezala.
Edozein unetan goza dezakezu, doan, 12 Tanta ordainketa modalitateaz duzun tarifa zeinahi dela ere, eta edozein unetan itzul zaitezke zure aurreko ordainketa modalitatera.